Getaria eta hirugarren mundua XVIII. Jardunaldiak 2011 ekimena abiaraziko du bihar ELAN-Euskadik. Getariako Udalaren laguntzarekin, hiru hitzaldi eskainiko ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Saioak bihar, etzi eta etzidamu izango dira, 19:30ean hasita.
Maiatzak 3, asteartea: ultinazionalak eta giza eskubideen urraketa Latinoamerikan hitzaldia. Tania Martinezen eskutik. Latinoamerikako Multinazionalen Begiratokiko arduraduna da Euskadin. Alondegian izango da hitzordua, eta hitzaldiarekin batera El segundo desembarco dokumentala ikusteko aukera izango da.
Maiatzak 4, asteazkena: En defensa del decrecimiento hitzaldia. Carlos Taibo idazle, argitaratzaile eta zientzia politikoko irakaslearen eskutik. Udaletxeko areto nagusian.
Maiatzak 5, osteguna: Transnazionalak Guatemalan: noraino iristen da kontsumo eta garapen eredua?. Hegoako kide Jabier Gonzalezen eskutik.Sipakapa no se vende dokumentala emango dute. Alondegian.