Getariako Harritan Blai elkarteak antolatuta, mus txapelketan egingo dute ostiralean Harralde tabernan. 22:30ean hasiko da saioa, eta bikoteek bertan eman ahalko dute izena. Bikote bakoitzak 10 euro ordainduko du, eta irabazleek hiru txuleta eta bi ardo botila eramango dituzte. Bigarren bikoteak, berriz, hiru kilo saiheski eta bi txakolin botila jasoko ditu.