Kontzertu bikoitza izango da bihar Getariako Ketarri aretoan, 23:00etatik aurrera.
El increible hombre elefantek ekingo dio saioari. 90. hamarkada amaieran sortu zen taldea, eta ordutik rock musika beste hainbat erritmorekin nahastu du, “publikoak inoiz ez bezain ongi” pasa dezan.
Latitud 43-ek emango die segida. 2006an sortutako taldea da, Donostian. La navaja de Occam taldeko kide izandakoei Ruben bateria-jotzailea eta Natalia abeslaria batu zitzaizkien. Orduan, zerotik hastera erabaki zuten.
Xpressionk zirkuituaren baitako ekitaldia da biharkoa. Sarrera 5 euro kostako da.