Dozenaka lagunek egin dute bat Korrikarekin

Getariako Hitza 2011ko apirilaren 9a

Eskualdeko dozenaka lagunek egin dute bat Korrikarekin. Urola Kostara hilaren 13an eta 17an igaroko bada, gaur eguerdian ekimenari babesa erakusteko argazki jendetsua atera dute, Getariako Ketarri taberna parean. “Euskararen alde borroka egiten d...

Eskualdeko dozenaka lagunek egin dute bat Korrikarekin. Urola Kostara hilaren 13an eta 17an igaroko bada, gaur eguerdian ekimenari babesa erakusteko argazki jendetsua atera dute, Getariako Ketarri taberna parean. “Euskararen alde borroka egiten duten guztiak” gonbidatu dituzte antolatzaileek parte hartzera.

Eta ekimenarekin lotutako hurrengo hitzordua hilaren 16an izango da. Iturzaeta Herri eskolako haurrek eta helduek Korrika Txiki egingo dute datorren larunbatean, 11:30etik aurrera. Jarraian txistuarekin kanta batzuk joko dituzte, giroa alaitzeko.
Ondoren, marrazki tailerra izango da frontoian. Marrazkiak herria apaintzeko erabiliko dira.

14:30ean, berriz, herri bazkaria izango da, haur, gazte eta helduekin, berdura plazan. Ondoren, 17:30ak aldera, gazte-lekuan edo plazan Pantxika eta Txinparta pailazoen ikuskizuna.

Iluntze partea girotzeko, aldiz,-19:00etan, triki-poteoa egingo dute Leire eta Ainhoa trikitilariekin. Eta eguna borobiltzeko, hainbat kontzertub eskainiko dute gaztetxean. Besteren artean, Garabiren musika izango da entzungai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide