Korrika 17 girotze aldera, ekimenaren alderdi kulturala landuko dute batzordeek urtero legez. Ildo horretatik, mus txapelketa antolatu dute biharko, Getarian. 16:00etan hasiko dira partidekin. Norgehiagoka Harralde, Sokoa eta Mahasti tabernetan izango da, ez Berdura Plazan, hasieran aurreikusi zuten moduan. Horretaz gain, Korrikaren denda jarriko dute plazan. 11:30etatik aurrera ekimenaren inguruko materiala erosi ahalko dute herritarrek bertan.
Bestalde, martxoaren 18rako bertso afaria antolatu dute eta gaur jarriko dituzte txartelak salgai. Interesa dutenek, Taxco tabernan erosi ahalko dituzte txartelok, 35 euroren truke. Guztira, 100 sarrera izango dira salgai. 1www.getaria.hitza.eus