Olioa eta hondakin arriskutsuak bilduko dituzte larunbatean Getarian

Getariako Hitza 2011ko martxoaren 9a

Ohi bezala, olioa eta hondakin arriskutsuak bilduko dituzte larunbat goizean Getarian. 09:00etan furgoneta Frontoi Plazan egongo da, 11:00ak arte. Eta ondoren handik Balentziaga kalera joango da. Han izango da 13:00etara arte.

Urola Kostako Udal Elkart...

Ohi bezala, olioa eta hondakin arriskutsuak bilduko dituzte larunbat goizean Getarian. 09:00etan furgoneta Frontoi Plazan egongo da, 11:00ak arte. Eta ondoren handik Balentziaga kalera joango da. Han izango da 13:00etara arte.

Urola Kostako Udal Elkarteak olio begetalak jasotzeko zerbitzua jarri zuen martxan 2002an. Birziklatzea bultzatzeko pauso bat gehiago emanez, 2004ean olio begetalarekin batera etxean sorturiko hondakin arriskutsuak jasotzeko zerbitzua jarri zuen abian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide