Julian Argilagosek bideokonferentzia bidez deklaratuko du, ekainean

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 7a

Julian Argilagos arkitektoak Balentziaga auzia-ren inguruan bideokonferentzia bidez deklaratuko du. AEBetatik deklaratuko du, Miamin bizi baita. Datorren ekainean egingo du hori, eta Espainiak Floridan duen enbaxadaren bitartez egingo du. Efe albiste agentziaren arabera, Argilagosek Miamiko  bizilekuko helbidea jakinarazi du, eta horri esker lortu dute hark adierazpenak egitea. Gaur arte, epaileek bi saio egin dituzte Argilagosi deklarazioa hartzeko, baina ez da auzitegian azaldu,  osasun arazoak dituela argudiatuz. Argilagosek ustezko bi delituen inguruan deklaratuko du datorren ekainean; batetik, "administrazio desleialeko delitu jarraituak" egitea leporatzen diote, eta "intrusismoa" egitea bestetik. Izan ere, Argilagosen arkitekto tituluak ez zuen Espainiako Estatuaren homologazio ofizialik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide