San Isidro eguna landa eremu ugaritan ospatu zuten atzo, eta Errezilgo Erdoizta auzoa ez zen salbuespen izan. Ohiko moduan, auzoko ermitaren inguruan elkartu ziren dozenaka lagun atzo goizean, eta meza egin zuten baserritarren zein nekazarien alde.
Elizkizunaren ondoren, bertso, trikiti zein harri jasotze saioekin girotu zuten eguerdi arteko tartea.