Olentzero eta Mari Domingi gaur, ostiralez, iritsi dira Errezilera. Bi ikazkinak goizean iritsi dira San Martin herri eskolara, eta eskolako haurrek abestiak kantatu eta eskutitzak eman dizkiete haiei. Ilusioa zabaldu dute bi ikazkinek Errezilen.
Ohikoa duten moduan, Gabon eskea egingo dute abenduaren 24an Errezilen. Aurten, Letea auzoan izango da.
(Argazkiak: Guraso elkartea)