Tokiko eta sasoiko produktuak nagusi, Errezilgo Sagarraren Eguneko azokan

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 7a

Sagarraren Eguna bertako eta sasoiko produktuen azokarekin ospatu dute Errezilen. Ekoizleek hamasei salmenta postu jarri dituzte herriko pilotalekuan.

Beste urte batez, Ibarbi sagarra nahiz fruitu horrekin egindako askotariko produktuak izan dira Errezilgo Sagarraren Eguneko protagonista behinenak. Hala ere, arropa, ogia, gazta, barazkiak... denetarik eraman dute ekoizleek gaur, igandea, herriko pilotalekuan egin duten azokara.

10:00etan ireki dituzte Ibarbi elkarteak antolatutako Errezilgo Sagarraren Azokako ateak, eta 14:00ak arte bertako eta sasoiko produktuak erosteko aukera izan dute errezildarrek zein inguruko herrietatik azoka ikustera joandakoek.

Orotara, hamasei postu desberdin jarri dituzte pilotalekuan; horietatik hamabi Errezilgo ekoizleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide