Euskal Herriko IV. gazta eta esnekien Esneki azoka berezia egin zen atzo, larunbata, Tolosan (Gipuzkoa). Sariketa horretan, sari nagusia emateaz gainera, beste hainbat sari banatu zituzten eta horietako bi Errezilgo Urraki esnekiak jaso zituen. Lehen saria jaso zuen ekoizpen propioko esnearekin egindako gazta urdinaren mailan eta hirugarren saria ekoizpen propioko esnearekin egindako behi esne pasteurizatuaren mailan.
Tolosako Udalak, HAZI fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako sariketa izan zen Tolosakoa, eta Basque Culinary Centerrek eta Esneki zentroak lagunduta.