Errezilgo Mendibeltzen xehatze lanak egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorlur sozietate publikoaren bidez. Lan horiek suteak saihesteko nahiz abereak (ardiak, behiak, zaldiak, behorrak...) mendian gora eramaten dituztenean bazka izan dezaten egin dituzte.
Gaur egun, nahiko abere ez dago mendi guztiak garbi izateko, eta garbitu gabe gelditzen diren eremuak ugaldu egiten dira. Horri guztiari aurre egiteko, mendiak xehatzea da neurrietako bat.