Jende asko bigarren asteburuko Zelatungo erromerian

Nerea Uranga 2025ko ira. 15a, 11:28

Iraileko bigarren igandeko erromeriak jendetza batu du Zelatungo belardietan. Datorren igandean, irailaren 21ean, izango da hurrengo erromeria Zelatunen Ostolazarekin eta Larrañagarekin.

Irailean igandero izaten da erromeria Zelatungo zelaietan, eta atzokoan, Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun trikitilariek giro bikaina jarri zuten. Jendetza batu zen Zelatunen eguerdi artean eta arratsaldean, eta asko animatu ziren trikitilarien doinuekin dantza egitera.

Datozen bi igandeetan ere erromeriak izango dira Hernio azpiko zelaietan; irailaren 21ean, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuko dute Zelatun eta irailaren 28an, Izer eta Alabier trikitilariek.

21ean, Ostolazarekin eta Larrañagarekin; eta 28an, Izerrekin eta Alabierrekin.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide