Atzo, larunbata, Aramaioko (Araba) 24. rallysprinta jokatu zuten, lau txandatan, eta denetan azkarrena Aitzol Apalantza errezildarra izan zen, Alain Agirre kopilotu zuela, Skoda Fabia autoarekin. Hogei minutu eskas (19:59:02) behar izan zituen lau txandetako lanak bukatzeko, bigarren sailkatuak baino 22 segundo gutxiago. Hain zuzen ere, Gorka Idigorasek (pilotua) eta Nerea Camposek (kopilotua) egin zuten bigarren denbora onena, euren Peugeot 208arekin.
Laugarren tokian bukatu zuten, berriz, Gurutz Agirretxe errezildarrak eta haren kopilotu Mikel Labakak, euren BMW 1M autoarekin. Apalantzak baino minutu bat eta 11 segundo gehiago behar izan zituen Agirretxek lanak bukatzeko.