Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak Pilates ikastaroa antolatu du urriaren 6tik ekainaren 29ra bitartean, nahi duten herritar guztientzako. Astelehenetan 15:15etik 16:15era artean izango dira saioak Borondegin.
Nagore Errazkin ariko da ikastaroan gidari, eta hilero 20 euro ordaindu beharko da. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 19ra bitartean. Izena emateko whatsapp mezua bidali beharko da 646 47 84 14 telefono zenbakira edota mezua idatzi behar da saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora.