Valdezcarayko kilometro bertikala irabazi du Peio Ziarsolok

Mailo Oiarzabal 2025ko uzt. 24a, 12:32

Peio Ziarsolo Valdezcarayko podiumera igota (eskuinean). (Utzitakoa)

Jubenil mailan lortu du garaipena Errezilgoak Errioxako (Espainia) proban. 30.12 behar izan zituen Ziarsolok ibilbideko 5,5 kilometroak osatzeko.

Peio Ziarsolo mendi korrikalari gazteak garaipena eskuratu zuen joan den asteburuan Errioxan (Espainia), Valdezcarayko kilometro bertikalean jubenil mailakoen artean azkarrena izanda. 30 minutu eta 12 segundo behar izan zituen Errezilgoak Urdanta eta San Lorenzo mendiaren gailurraren arteko 5,5 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positibodun ibilbidea osatzeko, eta nagusitasunarekin gailendu zen, bigarren sailkatuari 1.23ko aldea kenduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide