Rock doinuek hartu dituzte Zelatungo txokoak

Ane Olaizola 2025ko uzt. 13a, 15:42

Beertoki elkarteak antolatuta, Errokcmeria jaialdia egin zuten laugarrenez atzo, eta Gorroto Bala, Indabe eta Kuartz taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten han elkartutakoek. 

Beertoki elkarteak antolatuta, IV. Errokcmeria jaialdiak hartu zuen Zelatun atzo, eta rock doinuek girotu zuten Hernioren magala eguerditik aurrera. 12:00etan eman zioten hasiera jaialdiari, eta ordutik aurrera Gorroto Bala, Indabe eta Kuartz musika taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan zuten han elkartu zirenek. Beste behin erantzun beroa izan zuen egitasmoak, eta dozenaka lagun bildu ziren hango belardian.

(Argazkiak: Iker Amenabar eta Nerea Uranga)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide