Eguraldi iragarpen txarra tarteko, atzo beharrean gaur hasi da Ehunmilak proba, eta horregatik, ibilbidea ere aldatu egin behar izan dute lasterketaren antolatzaileek.
Ohi bezala, Beasaindik abiatu dira korrikalariak goizean, baina Urola bailarako parajeetan ohi baino kilometro gutxiago egin dituzte horiek. Hain zuzen ere, eskualdera sartu-irtena egin dute horiek, Zelatundik igarota, baina ez dira pasatu Gorlatik, Madariagatik, Xoxotetik nahiz Azpeitiko herrigunetik.
Zelatunera ibilbideko hogei kilometroa egindako iritsi dira korrikalariak, eta eguerdian pasatu dira lehenak, 13:00 inguruan; azkenak, berriz, 16:00en bueltan. Zale hainbat izan dira han, partaideak animatzen. Handik pasatuta, 105 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute lasterkariek Beasaingo helmugara iristeko.
Honako lotura honetan jarrai daitezke korrikalarien zuzeneko denborak.
(Argazkiak: Gurutze Gorriko kideak)