Hiriburu batetik herri txiki bateko esperientzia ezagutzera joan dira gaur Bartzelonako lau gizarte langile Errezilera. Batik bat, Saiaz gizarte zerbitzuen esperientzia eta lan komunitarioa ezagutu nahi izan dituzte. Aurrena, Errezilgo udaletxean bilduta egon dira Elena Rikondo Saiazeko gizarte langilearekin, eta ondoren, Tipi Tapa jardueran parte hartu dute. Era horretan, Tipi Tapako Errezilgo partaideekin, boluntarioekin eta ikasleekin hitz egiteko eta egoteko aukera eduki dute katalanek.
