Ahoa kantuz bizitu eta txokolatez zikindu dute Errezilen

Maddi Txintxurreta 2025ko mai. 23a, 19:01

Euskaraldiko batzordeak antolatuta, Euskaraokea eta txokolatada egin dituzte Errezilen, herriko haur eta gazteen gozamenerako.

Euskaraldiaren amaiera gerturatzen ari da, eta euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiaren testuinguruan Errezilen antolatu zuten egitarauaren azken ekimena egin dute gaur arratsaldean. Gaztetxoak kantuan aritu dira Euskaraokean, eta txokolatada ere egin dute.

Zimitarioan elkartu dira 18:00etan Errezilgo haur eta gazteak, baita haien lagun eta familiak ere, Euskaraokeko emanaldiak entzuteko gogoz. Ostiral arratsaldea borobiltzeko, txokolate beroarekin gozatu dituzte euskarak bizitutako eztarriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide