AROA: Errezilen euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa osatzeko parte-hartze saioa egin zuten atzo arratsaldean Errezilen. Hamar lagun elkartu ziren UEMAk eta Errezilgo Udalak bideratutako parte hartze prozesuan.
Euskararen normalizazioan eragiteko plangintza da AROA, eta udalerriko jardunean jartzen du begirada. Errezilgo Udalak UEMArekin elkarlanean ari da herri mailako estrategia bat ondu nahian. Horrela, batetik, 40 herritarren galdetegiak aztertu dituzte, eta bestetik, atzoko saioan aipatutakoak ere jaso dituzte.
Informazio hori guztia bilduta, 2025-2035 epealdirako honako erronka hauek lehentsi dituzte Errezilen: bizilagun berriei harrera osoa egitea, herrian euskara ikasteko aukera eskaintzea eta kontzientzian zein hizkuntza ohituretan eragitea.
Ekarpen guztiak jasota dituztenean, AROA plana udalbatzan onartuko da, eta jendaurrean aurkeztu.