Bosteko eskuderiak antolatuta, 27. Gabiria-Legazpi Rallysprinta jokatu zuten atzo, euskal automobilismo denboraldiari hasiera emanez. Aitzol Apalantza Euskal Rallysprinteko egungo txapelduna zen hango faboritoa, eta errezildarrak ez zuen hutsik egin. Olatz San Miguel kopilotua lagun zuela, Skoda Fabia Rsarekin hura izan zen azkarrena, eta 17.21.20 denborarekin amaitu zuen rallya.
Guztira, 120 pilotu eta kopilotu lehiatu ziren Gabiria-Legazpi Rallysprintan, eta horiek bi txanda egin zituzten noranzko bakoitzean: goizean Gabiria-Legazpi noranzkoan bi txanda, eta arratsaldean beste bi Legazpi-Gabiria noranzkoan.