Bertso afariarekin bukatuko dituzte ostiralean festak Errezilen

Mailo Oiarzabal 2024ko aza. 20a, 11:18

Aitor Mendiluze, artxiboko irudian. (Kulturklik)

Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan Letea jatetxean, eta Erkizi eta Manex Unanue trikitilariekin borobilduko dute sanmartinen agurrekoa. Afarirako txartelak jatetxean bertan dituzte salgai.

Errezilgo Udalak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak elkarlanean antolatuta, bertso afaria egingo dute etzi, ostirala, Letea jatetxean, eta horrekin bukatuko dute aurtengo San Martin jaietako egitaraua.

21:00etan hasiko dira afaltzen, eta Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan Letean. Bertsoak ez ezik, musika ere izango dute afaria eta afalostea girotzeko, Erkizi eta Manex Unanue trikitilariekin. Bertso afarirako txartelak jatetxean bertan dituzte salgai, 26 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide