Nerabeen hazkuntza prozesuan gurasoek izan ditzaketen zalantzak lantzeko tailerra egingo dute astelehenean, azaroak 4, Errezilen. Hango udalak eta Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak elkarlanean antolatu duten saioa Izar Arregi psikologoak gidatuko du, eta Aker Txokon izango da 18:00etan hasita.