Etxeak energia krisira egokitzearen inguruan hitzaldia antolatu dute Errezilen

Nerea Uranga 2024ko ira. 25a, 09:57

Baserri batean eguzki plakak.

Bihar, osteguna, 19:30ean izango da solasaldia Iñaki Zulaika Poto-ren eskutik, Borondegin. Errezil Bizirik taldeak antolatu du hitzaldia.

Errezil Bizirik taldeak Gure etxeak energia-krisira nola egokitu, zer egin dezakegu? hitzaldia antolatu du biharko, 19:30ean, Borondegin. Iñaki Zulaika Poto arkitekto teknikoa, energia berriztagarrietan aditua eta instalatzea ariko da hizlari.

"Errezil Bizirik taldea energia berrizgarrien erabileraren aldeko taldea izanda, eta ikusita Errezilen aukera zabalak daudela energia modu jasangarrian ekoizteko. Horien gainean gehiago jakiteko eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko antolatu dugu biharko hitzaldia", adierazi du Errezil Bizirik taldeak.

Hitzaldia prestatu duen taldeak bai herritarrak eta baita Errezilgo Udala ere biharko solasaldira gonbidatu ditu, gaiak duen "garrantzia" kontuan hartuta: "Iaz, Errezilgo udalbatzar batean, gure inguruko mendietako zentral eolikoen gaia landu zenean, gure taldeak energiaren gaia lantzeko konpromisoa hartu zuen eta udalari elkarlanean aritzea eskaini genion. Beraz, biharko hitzaldiarekin gure taldeak ekarpena egin nahi dio herriari, eta gaiak duen garrantzia tarteko hitzaldira gonbidatu nahi ditugu udala eta herritarrak".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide