Rally Herri Kirol saioarekin amaitu dute Motor Asteburua Errezilen

Ane Olaizola 2024ko ira. 22a, 10:33

Goizaldean amaitu dute Ardatz Motorsport kirol klubak aurrenekoz antolatu duen Motor Asteburua. Gauean, 200 lagun elkartu ziren afaltzeko Letea jatetxean, eta ikusmina izan zuen ondorengo Rally Herri Kirol saioak ere. 

Motor Asteburuan murgilduta egon dira errezilen azken egunetan, eta bart amaitu zuten Ardatz Motorsport kirol klubak aurrenekoz antolatutako egitasmoari. Klik Rallyko sari banaketa egin ondoren, afari rallyan 200 bat lagun elkartu ziren Letea jatetxean, eta sabela bete ondoren, Rally Herri Kirol saioak herritarrez bete zuen dantzalekua. Aimar Irigoienek, Olaia Esnaolak, Goenatxo III.ak, Garazi Ansak eta Mikel Larrañagak parte hartu zuten saioan, eta horiek hainbat lan egin behar izan zituzten, hala nola abiadura kaxa jasotzea, gurpil eramatea, palier biltzea, auto iraulketa eta auto mozketa. Modu horretara eman zioten amaiera lehenengoz ospatu duten Motor Asteburuari. 

(Argazkiak: Ardatz Motorsport)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide