Aitzol Apalantzak irabazi du Aramaioko Rallysprinta

Iraia Oteiza 2024ko ira. 16a, 10:46

Aitzol Apalantza, asteburuko lasterketan. (Utzitakoa)

Aitzol Apalantza errezildarra gailendu da Aramaioko XXIII. Rallysprintean, Hyundai I20 R5 autoarekin eta Olatz San Miguel kopilotu zuela. 20 minutu eta 24 segundo behar izan dituzte biek ibilbidea osatzeko.

Aramaioko XXIII. Rallysprinta jokatu zuten larunbatean Arabako herri horretan, eta eskualdeko hainbat ordezkarik parte hartu zuten proban. Aurten, gainera, txapela Urola Kostara ekarri dute: hain zuzen ere, Aitzol Apalantza errezildarra gailendu da, Hyundai I20 R5 autoarekin eta Olatz San Miguel kopilotu zuela.

Guztira, 7,80 kilometroko lau txanda osatu behar izan zituzten parte hartzaileek, eta Apalantzak 20 minutu eta 24 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko. Guztira, 66 ibilgailuk parte hartu zuten proban.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide