Sañu Bizirik taldearen barruko Errezil Bizirik azpitaldeak antolatuta energia burujabetzari buruzko hitzaldia izan zen atzo arratsaldean Borondegiko aretoan. Xabier Zubialde ingeniaria eta energia aurrezketan eta berriztagarrietan aditua aritu zen hizlari Energia burujabetza. Krisia eta zentzuzko irtenbideak gai hartuta.
Errezil Bizirik taldeak energia burujabetzaren gaia lantzeko antolatu asmo dituen lehen saioa izan zen atzokoa.