Urola Turismoak bailarako ondarea ezagutarazteko antolatu duen bisita gidatuen eskaintzaren barruan hitzordua izango da larunbatean, hilaren 18an, Errezilen. 11:00etan plazatik abiatuta, pare bat orduko iraupenarekin, Errezil, ermita eta sagarrondoen artean izeneko bisita gidatua egiteko aukera izango da, Sagarraren Ibilbidean zehar.
Herriko hainbat ermita eta santutxo ezagutzeko eta Errezilgo parajeez gozatzeko parada izango dute bisita gidatuan parte hartzen dutenek. Parte hartu ahal izateko, ordea, ezinbestekoa da izena aurrez ematea, eta horretarako hiru bide dituzte herritarrek: 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp-ez mezua idaztea, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitzea edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idaztea.