Lurgaiak Urola Biziriken eta Domusa Tekniken laguntzarekin zuhaitz landaketa egin zuen atzo goizean Errezilen. Domusa Teknik lantegiaren elkartu ziren parte hartzaileak 09:30ean eta handik landaketaren tokira joan ziren. Dozenatik gora lagunek parte hartu zuten Galarraga Saletxe baserriaren inguruko lurretan egindako zuhaitz landaketan. Hamahiru espezietako zuhaitzak landatu zituzten auzolanean. Azpeitiko mintegitik eramandako 40 haritz, zortzi gaztainondo, sei sagarmin eta erramu bat sartu zituzten. Horiez gainera beste hainbat espezie ere landatu zituzten: hamar gereziondo, 25 hurritz, hamar lizar, hamar sahats, hamabost elorri zuri, bost ezki, bost otsalizar, bost zumalakar eta hamar astigar.