Iganderako zuhaitz landaketa antolatu dute Errezilen

Nerea Uranga 2024ko ots. 14a, 12:33

Otsailaren 4an Hernio eta Pagoeta artean egin zuten zuhaitz landaketa. (IƱaki Eizagirre-Urola Bizirik)

Landaketan parte hartu nahi dutenak igandean, otsailaren 18an, 09:30ean, Errezilen Domusa Teknik lantokiaren aparkalekuan elkartuko dira. Lurgaiak antolatu du landaketa, Urola Bizirikek eta Domusa Teknikek lagunduta.

Otsailaren 4an Hernio eta Pagoeta artean egin zuten zuhaitz landaketa Lurgaiak antolatuta, eta Urola Bizirikek eta Domusa Teknikek lagunduta. Hurrengo landaketa, berriz, Errezilen egingo dute datorren igandean, otsailaren 18an.

Errezilgo zuhaitz landaketan parte hartu nahi dutenak Domusa Teknik lantegiaren aparkalekuan elkartuko dira, Igandean, 09:30ean. Handik elkarrekin landaketaren tokira joango dira. Landaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar dela Lurgaiak; horretarako, info@lurgaia.org helbide elektronikora izena eman beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide