Errezilgo gaztetxoak ere kopla kantari aritu dira, Santa Ageda bezperaren atarian

Maialen Etxaniz 2024ko otsailaren 3a

Errezilgo eskolako haurrak santa eskean aritu ziren atzo herrian zehar. Usadioa jarraituta eta makilak gogoz astinduz, lurra lozorrotik atera eta herriko txokoak alaitu zituzten. 

Urola Kostako herri askotan bezala, Errezilen ere egin dute santa eskea. San Martin herri eskolako ikasleak atzo, ostiralez, atera ziren koplak kantatzera eta makilak astintzera, usadioari jarraituz. Aurten, Santa Ageda bezpera, otsailak 4, igandez ospatuko da. Hori dela eta, ikasleek astegunez egin zuten santa eskea. Besteak beste, Borondegin, udaletxean, dendan, ikastetxean eta Etxeberrin egin zituzten geldialdiak, eta kopla kantari alaitu zituzten herriko bazterrak. 

(Argazkiak: San Martin herri eskola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide