Asteartean hasi zuten Errezilen ongizate emozionaleko eta autozainketako tailerra Errezilen, Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatuta. Saioa Garmendiak gidatuko du ikastaroa, eta saioak hamabostean behin egingo dituzte, astearteetan; bakoitza bi ordukoa izango da.
Orain hasi duten ikastaroa ekainera bitartekoa da, eta "indartsu" ekin diote, Saiaz mankomunitateak adierazi duenez. "Ikastaroa ekainera artekoa da, baina irailean jarraitzea aurreikusten dugu", esan du Errezil, Beizama, Bidania-Goiatz eta Albiztur herriak biltzen dituen Saiaz mankomunitateak.