Giro bikaina nagusitu da Errezilgo Sagarraren Azokan

Intza Trula 2023ko abenduaren 3a

Askotariko postuez bete da Errezilgo frontoia gaur goizean, Errezil Sagarraren Azokan. Bertaratu direnek herriaren izena daraman fruta, bestelako jakiak eta artisau produktuak ikusteko zein erosteko aukera izan dute.

Eguraldia lagun, Errezilgo Sagarren Azokak hartu du frontoia gaur goizean. Asko izan dira 10:00etatik 14:00etara bitartean herrira hurbildu direnak, eta bertan jarri dituzten 22 postuetan ibili direnak. 

Ohikoa den moduan, Errezilgo Ibarbi Sagarra elkarteak antolatu du azoka, "produktuak saltzeko, jendeak Errezil sagarrarekin lotzeko eta produktu horri indarra emateko". Bertaratu direnek herriko izena daraman fruta erosteko aukera izan dute, baita eztia, gazta, ogia eta barazkiak ere. Horrez gainera, hainbat artisau eta sortzaile ere izan dira bertan, askotariko produktuekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide