Azaroaren 24rako bertso afaria antolatu dute Errezilen, Egañarekin eta Irazurekin

Nerea Uranga 2023ko azaroaren 3a

Iaz Errezilen egindako bertso afari bat.

Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Errezilgo Udalak antolatu dute bertso ekitaldia. Letea jatetxean izango da, eta afaritara joateko bertan eman beharko da izena aldez aurretik.

Azaroaren 24rako bertso afaria antolatu dute Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Errezilgo Udalak. Letea jatetxean izango da, 20:30ean hasita. Andoni Egaña eta Jexux Mari Irazu bertsolariak ariko dira kantuan, eta trikitilariak ere izango dira.

Bertso afaria 25 euro kostatuko da, eta afaritara joateko aldez aurretik izena eman beharko da Letea jatetxean bertan edota 943-81 28 81 telefono zenbakira deituta. Ordainketa egunean bertan egin behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide