Ume eta gaztetxo andana, Errezilgo Bertso Jasa saioan

Intza Trula 2023ko urr. 9a, 11:01

Haurrak atzo arratsaldeko Bertso Jasa saioan. (Utzitakoa)

Xabat Illarregi eta Ane Zuazubiskar bertsolariekin izan ziren atzo Errezilgo ume eta gazteak, bertsoak eta jolasa uztartzea helburu zuen saioan.

Haur eta gaztetxo ugari bertaratu zen atzo Bertso Jasa saiora eta lagun artean arratsalde ezberdin bat igarotzeko beta izan zuten Borondegin.

Xabat Illarregi eta Ane Zuazubiskar bertsolariekin batera bertsoak eta jolasa izan ziren protagonista hitzorduan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide