Tipi Tapa egitasmoko uda ondorengo lehen irteera egin zuten atzo Errezilen, eta dozena bat herritarrek parte hartu zuten. Egitasmoaren ikasturte berriko lehen ibilaldia izan zen atzokoa.
Tipi Tapa egitasmoa Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatzen du, eta hilean behin herrian zehar ibilaldia egiten dute Errezilgo Eguneko Zentrokoek, hainbat herritarrek eta San Martin Herri Eskolako ikasleek parte hartuz. Ibilaldia bukatutakoan, gainera, mokadutxoa egiteko aukera izaten dute.