Bertso Jasa, bertsoa eta jolasa uztartzen dituen haurrei eta gaztetxoei zuzendutako egitasmoa, Errezilera itzuliko da igande honetan, urriaren 8an.
Xabat Illarregi eta Ane Zuazubiskar bertsolariekin bertsotan eta jolasean aritzeko aukera izango dute parte hartzaileek igandeko ekitaldian. 17:30ean hasiko da, Borondegin.