Euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea ireki du Errezilgo Udalak

Nerea Uranga 2023ko irailaren 8a

Errezilgo udaletxea.

Hasi berri den ikasturtean euskara ikasteko asmoa duten herritarrei zuzendutako laguntzak dira. Laguntza eskaerak urriaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Errezilgo udaletxean.

2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 matrikulak barne) asmoa duten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Errezilgo Udalak. Laguntza jaso nahi duten herritarrek urriaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte eskaerak Errezilgo udaletxean.

Udalak laguntza eskaera garaiz aurkezten duten herritarrei lehentasuna ematea erabakita du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide