(Argazkiak: Julene Otegi)
Jende multzoa bildu zen atzo, igandea, Hernioren magalean, Zelatunen. Usadioari jarraituz, iraileko igandeetako lehen erromeria izan zen Zelatungo borden inguruan. Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariek alaitu zuten giroa, eta dantzara animatu zenik ere izan zen.
Hil honetako datozen hiru igandeetan ere ez da erromeriarik faltako Zelatunen. Ondorengo trikitilariak ariko dira erromeria girotzen:
- Irailak 10: Aitziber Arruabarrena eta Aritz Erasun.
- Irailak 17: Oier Baltzola eta Andoni Larrañaga.
- Irailak 24: Izer eta Alabier.