Uda hondarreko lehen festa hitzordua ospatzen ari dira gaur Zelatunen. San Joan Txiki eguneko usadioa berrituz, eta eguraldi bustiak eta freskoak batere lagundu ez arren, mendizaleak eta erromeriazaleak eskutik ibili dira goizetik Hernio magaleko borden bueltan. Jan-edanarekin sabelak gozatuta, umorearekin eta dantzarekin erantzun diote eguraldi kaskarrarekin, Lidia eta Itzeder trikitilariek jarritako musikaren doinuei jarraituta Antonioren bordan, eta Dorronsororekin eta Arandiarekin Agirretxetarren bordan.
Horrenbestez, iraileko iganderoko erromerien atarikoa izan da aurten ere San Joan Txiki Errezilen. Igande honetan hasiko dira iraileko festak.
(Argazkiak: Antonioren Borda eta Ibon Errazu)