Bihar San Joan Txiki egunarekin hasiko dituzte erromeriak Zelatunen

Aitziber Arzallus 2023ko abuztuaren 28a

Zelatungo erromeria bat. (Artxiboa)

Ohiturari segida emanez, bihar San Joan Txiki eguna ospatuko dute Zelatungo bordetan, eta trikitilariak izango dira; Lia eta Itzeder, hain zuzen. Datorren igandetik aurrera, berriz, iraileko igande guztietan erromeria izango da.

Herniopeko Zelatungo bordetan festa giroa nagusituko da bihar, abuztuaren 29an. Erromeria giroan San Joan Txiki eguna ospatuko dute Zelatungo bi bordetan. Hala, trikitilariak izango dira dantzarako gogoa dutenak gozarazteko. Antonioren bordan Lia eta Itzeder trikitilariak ariko dira.

Datorren igandean, berriz, iraileko igandeetako Zelatungo erromeriak hasiko dituzte. Hona hemen igande bakoitzean ariko diren trikitilariak:

  • Irailak 3: Jone Uria eta Julene Otegi.
  • Irailak 10: Aitziber Arruabarrena eta Haritz Erasun.
  • Irailak 17: Oier Baltzola eta Andoni Larrañaga.
  • Irailak 24: Izer eta Alabier.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide