Jose Antonio Aizpuru errezildarrari aitortza egin dio Tolosako Udalak

Aitziber Arzallus 2023ko abuztuaren 19a

Errezilgo Mugarrieta baserriko produktuak Tolosako Azokan saltzen zituen Aizpuruk, eta hain zuzen ere, horretara zihoala hil zen joan den asteburuan.

Duela astebete, Tolosako Azokara bidean hil zen Jose Antonio Aizpuru errezialdarra. Mugarrieta baserriko produktuak Tolosako Azokan saltzen zituen Aizpuruk, eta joan den larunbatean, Errezildik Tolosarako bidean hil egin zen. Gaur goizeko azokan, Tolosako Udalak eskerrak eman dizkio eta aitortza berezia egin dio Aizpururi, urte hauetan guztietan Tolosako Azokari eta herriari egindako ekarpenagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide