Europako Sega Txapelketa izan da uztailaren 28tik 30era bitartean Eslovenian, eta hainbat kirolari izan dira han Euskal Herria ordezkatzen; tartean, Luixa Uzkudun errezildarra. Leaburun (Gipuzkoa) bizi den segalariak bederatzigarren postua eskuratu du emakumeen sailkapenean.
Euskal Herriko selekzioa Austriakoaren, Suitzakoaren, Alemaniakoaren, Bavariakoaren, Hego Tirolgoaren, Esloveniakoaren, Txekiakoaren eta Eslovakiakoaren aurka aritu da lehian hiru egun horietan.
Almitza sega elkarteak adierazi duenez, belarra baldintza berezietan izan da txapelketan, azken asteetan Eslovenian botatako euri erauntsien ondorioz. Horrek sailetan desberdintasunak eragin dituela adierazi du taldeak.