Europako Sega Txapelketan parte hartuko du Luixa Uzkudun errezildarrak

Julene Frantzesena 2023ko uztailaren 20a

Txapelketara joango diren euskal segalariak. (Almintza elkartea)

Uztailaren 28tik 30era Eslovenian jokatuko dute Europako Sega Txapelketa, eta Euskal Herria ordezkatuko duen segalarien taldean dago Leaburuko bizilaguna.

Uztailaren 28tik 30era Eslovenian jokatuko dute Europako Sega Txapelketa, eta Euskal Herria ordezkatuko duen segalarien taldea zehaztuta dago dagoeneko. Emakumeen artean izango da Luixa Uzkudun errezildarra. Euskal Herriko sega txapelduna da Leaburun bizi den Uzkudun.

Euskal Herriko selekzioa Austriakoaren, Suitzakoaren, Alemaniakoaren, Bavariakoaren, Hego Tirolgoaren, Esloveniakoaren, Txekiakoaren eta Eslovakiakoaren aurka ariko da lehian hiru egun horietan.

Honako kirolari hauek osatuko dute segalarien euskal selekzioa: gizonetan, Mikel Lizartza (Tolosa), Migel Mari Jauregi Altzo (Zaldibia), Oier Urkola (Anoeta), Bixente Mitxelena (Oiartzun), Gorka Bildarratz (Tolosa), Amaiur Arrospide (Leaburu), Oier Mitxelena (Altsasu), Josu Mendizabal (Zaldibia), Manex Olaiz (Oiartzun) eta Jose Luis Olaiz (Oiartzun); emakumeetan, berriz, Luixa Uzkudun (Leaburu), Alaitz Imaz (Hernialde), Ainara Otamendi (Ibarra), Izadi Arrospide (Leaburu) eta Sheyla Sarasola (Lizartza).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide