Oliden nagusi, Leku Ona Kintopeko Idi Sariketaren bigarren jardunaldian

Ihintza Elustondo 2023ko uztailaren 9a

Leku Ona Kintopeko Idi Sariketaren bigarren jardunaldia, atzo, Errezilen.

Iñaki Oliden (Orio), Korta (Gabiria, Gipuzkoa) eta Jon Lekanda (Urduliz, Bizkaia) lehiatu dira Errezilgo sariketaren bigarren saioan, eta oriotarrak egin ditu plaza gehien. Astelehenean jokatuko dute azken jardunaldia, eta han erabakiko da zein den txapelduna.

I. Leku Ona Kintopeko Idi Sariketa jokatzen hasi ziren Errezilen ostiralean, eta atzo, larunbata, jokatu zuten bigarren idi dema, Errezilgo probalekuan. Iñaki Oliden (Orio), Korta (Gabiria, Gipuzkoa) eta Jon Lekanda (Urduliz, Bizkaia) lehiatu ziren, eta Oliden izan zen nagusi. Hark 44 plaza egin zituen justu, Lekandak 34 plaza eta hiru laurden, eta Kortak, berriz, hamalau plaza.

Bihar, astelehena, jokatuko dute azken proba. Idi sariketako azkenengo egunean, Soartek (Elgoibar, Gipuzkoa), Igone Pagadizabalek (Hondarribia, Gipuzkoa) eta Zornotza anaiek (Zalla, Bizkaia) jokatuko dute proba. Gipuzkoako txapelketarako puntuagarriak dira saio guztiak, eta denak 22:00etan ari dira jokatzen. Idien pisaketak proba egunetan egiten dituzte, 10:00etan.

Sariak

Sariketan parte hartuko duten idizale guztientzako izango dira sariak. Honakoak dira banatuko dituzten sariak:
1- 1.300 euro, mantak eta  txapela.
2- 1.200 euro.
3- 1.100 euro.
4- 950 euro.
5- 850 euro.
6- 750 euro.
7- 640 euro.
8- 590 euro.
9- 540 euro.
10- 500 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide