Gaur egin dute Errezilen ikasturteko azkenengo Tipi Tapa saioa

Nerea Uranga 2023ko ekainaren 29a

Errezilgo Eguneko Zentrokoek nahiz hainbat herritarrek parte hartzen dute Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatzen dituen Tipi Tapa irteeretan. Hurrengoa irailean egingo dute.

Tipi Tapa egitasmoko uda aurreko azkenengo irteera egin dute gaur Errezilen, eta dozena bat herritarrek parte hartu dute. Hurrengo irteera irailerako antolatuko dute.

Tipi Tapa egitasmoa Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatzen du, eta hilean behin herrian zehar ibilaldia egiten dute Errezilgo Eguneko Zentrokoek, hainbat herritarrek eta San Martin Herri Eskolako ikasleek parte hartuz. Ibilaldia bukatutakoan, gainera, mokadutxoa egiteko aukera izaten dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide