Naturkonek eta Lurgaiak antolatuta, Gure basoak ezagutu lelopean, Gipuzkoako hainbat herritako 30 bat lagunek mendi irteera egin zuten larunbat goizean, Errezildik abiatuta. Parte hartzaileei Hernio-Gazume, Pagoeta eta Izarraitz lotuko lituzkeen korridore ekologikoa ezagutaraztea zen ekimenaren helburua, eta halaxe egin zuten; ibilbidean zehar inguru horietan egindako landaketez eta basoez hainbat adituk emandako azalpenak entzuteko aukera izan zuten. Egunak emandakoarekin gustura gelditu zirela adierazi dute antolatzaileek.