Errezilen ere elkartzeko aitzakia izan dute sua

Aitziber Arzallus 2023ko ekainaren 24a

Zahar zein gazte, afari merienda ederra egin dute aurrena, eta sua piztu eta haren bueltan bildu dira gero.

Ikasturteari agur esan eta udari ongietorria emateko momentu ezinhobea izaten da San Juan bezpera, eta halaxe egin zuten atzo Errezilen. Guraso elkartearen ekimenez, dozenaka herritar afari merienda egiteko elkartu ziren, eta behin sabela beteta, San Joan sua piztu eta denak haren bueltan ibili ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide