Errezilgo Udalak frontoian harmailak jartzeko lanak lehiaketara atera ditu

Nerea Uranga 2023ko ekainaren 22a

Errezilgo pilotalekua.

Aurtengo udal aurrekontuetako inbertsioetan jasota du udalak herriko pilotalekuan harmailak jartzea. Obra egin nahi duten enpresek beren proposamena uztailaren 10a artean aurkez dezakete.

Errezilgo pilotalekuan harmailak jartzeko lanak lizitaziora atera ditu Errezilgo Udalak. Proposamenak aurkeztu nahi dituzten enpresek uztailaren 10erako aurkeztu beharko dituzte proposamenak.

Errezilgo Udalak aurtengo aurrekontuetan jasota du frontoian harmailak eraikitzea.  Hain zuzen ere, inbertsioen kapituluan 100.000 euro aurreikusi zituzten horretarako. Errezilgo Udalak aurtengo urtea bukatzerako amaitu nahi ditu frontoiko harmailak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide